null

2017. Martxoaren 8ko Kartel-lehiaketa

Hemen zaude:Hasierako orria > Berriak > 2017. Martxoaren 8ko Kartel-lehiaketa

Martxoaren 8rako Kartel-Lehiaketa 

2017. Martxoaren 8rako Kartel-Lehiaketa
2017. Martxoaren 8rako Kartel-Lehiaketa

(Handitzeko irudiaren gainean sakatu)

Berdintasun Zerbitzuak - Andretxeak, Emakumeen Mahaia, Arrate Kultur Elkartea eta Eta Kitto! laguntzarekin, lehen kartel-lehiaketa abiarazi du martxoaren 8rako. 

Aukeratutako gaia "Emakumea eta Artea" da eta kartel irabazlea martxoaren 8ko kanpainiaren eta egitarauaren irudia izango da. 

Kartelak otsailaren 16ra arte Pegoran eraman ahal izango dira.

Erakusketa bat antolatuko da jasotako kartelekin. Erakusketa martxoaren 8tik, 26ra, Portaleko erakusketa- gelan bisita daiteke. Martxoaren 8an, eguerdiko 13:00etan, Portaleko erakusketa gelan sari-banaketa izango da. 

Saria 400 eurokoa izango da. Hiriko dendetan gastatzeko. 

Erantsitako oinarrietan parte-hartzeko informazio guztia dago. 

Informazio gehiagorako deitu 943 70 08 28 edo idatzi lasai andretxea@gmail.com

Anima zaitezte parte hartzera! Ez galdu aukera!

Fitxategi elkartuak

 

http://facebook.com/andretxea.eibar
andretxea@gmail.com

null null