null

Artestura Feministak Lehiaketa

Hemen zaude:Hasierako orria > Berriak > Artestura Feministak Lehiaketa

ARTESTURA FEMINISTAK lehiaketa Emakumeen Etxeen Sareak antolatuta

"Artestura Feministak" Lehiaketa
"Artestura Feministak" Lehiaketa

(Handitzeko irudiaren gainean sakatu)

EAEko EMAKUMEEN ETXEEN SAREAren helburua da Emakumeen Etxeen
proiektua indartzea, eta horretarako, printzipio komun batzuetatik abiatzen da:
berezko espazio bat eskaintzea emakumeei, haien parte-hartze soziala eta politikoa
bultzatzea politika publikoetan jardun dezaten, laguntza eta elkartasun sareak
sortzea, eta haien ahalduntzea sustatzea, banakakoa nahiz kolektiboa.
Emakumeen Etxeak espazio feministak dira, parte hartzea bultzatzeko
baliabideak dituztenak; topalekuak dira, leku pribilegiatu eta erreferenteak udalerrian,
ahalduntze prozesuak eta programak dinamizatu eta bideratzeko balio dutenak.
Programatzen diren ekintzak emakumeen kontzientzia-hartzea lantzera
bideratuta daude -emakumeak jabetu daitezen gizartean zer-nola bizi diren eta non
kokatuta dauden-, eta jendarte berdinzalea lortzeko beharrezkoak diren aldaketak
identifikatu eta jendartearen parte-hartzea eta mobilizazioa sustatzera. Prestakuntza
eta sormen artistikoa horretarako tresna baliagarriak dira, eta horregatik ematen dira
tailerrak eta sustatzen da artelanak produzitzea/egitea ikuspegi feminista batetik,
baita artelan horiekin erakusketak egitea ere.
Emakumeen Etxeen Sarea 2016an sortu zen, batera lan egiteko, proiektua
ikusgarri egiteko eta efektu traktore bat lortzeko, mugitzekoa, udalerrian bertan.
Euskal Herriko Emakumeen Etxeen Sarearen kide dira: Arrasateko Emakume
Txokoa, Azpeitiko Emakumeen Txokoa, Basaurin Marienea, Donostiako Emakumeen
Etxea, Durangon Andragunea, Eibarren Andretxea, Ermuko Emakumeen Topalekua
eta Ondarroan Etxelila Emakumin Topaleku.
2016an lehen proiektu bateratua egin genuen: 'Testurak' izeneko bertso saioa,Sareko kide diren udalerri guztietan programatu zena. 2017an hasita, berriz,
'ARTESTURA FEMINISTAK' erakusketa ibiltaria egingo da: lehiaketan aurkezten
diren artelanen bitartez, emakumeen sormen eta produkzio artistiko feminista
bultzatzea helburu duena.
 
Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an bukatuko da.
 
Lehiaketaren erantsitako oinarrietan informazio guztia duzue.
 

Fitxategi elkartuak

 

http://facebook.com/andretxea.eibar
andretxea@gmail.com

null null