null

Gehitu Eibar

Hemen zaude:Hasierako orria > Eibarko Berdintasunaren Aldeko Elkarteak > Gehitu Eibar > Gehitu Eibar

GEHITU EIBAR 

LGTBI eskubideen aldeko Gehitu Eibar
LGTBI eskubideen aldeko Gehitu Eibar

(Handitzeko irudiaren gainean sakatu)

Gehitu, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea.

Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea ehunka gizon-emakumez osaturik dago. Kide gehienok orientazio homosexuala dugu eta helburu bakarrak elkartzen gaitu: gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, gure sexuafektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaigu merezi ditugun duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala nola orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarrituriko gizarte- eta lege-bazterketa orori amaiera ematea.

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, burujabea, anitza eta demokratikoa. Legez erregistraturik dago eta bai erakunde publikoekin bat beste GKE batzuekin elkarlanean ari da, goian aipaturiko helburuak lortzea xede duten programak eta jarduerak bultzatzeko. Elkarteak bi finantziazio-iturri ditu: bazkideon kuotak eta dirulaguntza publikoak.

GEHITU-k bestelako ekitaldiak ere antolatzen ditu aldian behin: ibilaldiak eta kirol ekitaldiak oro har, txangoak, asteburuko irteerak, e.a. GEHITU-k, urtean zehar, orijinaltasuna eta dibertsitatea ezaugarri dituzten festak antolatzen ditu. Horrez gain, GEHITU-k bestelako jarduerak ere antolatzen ditu, esaterako: hitzaldiak, ekainaren 28ko gay pride egunari lotutako ekitaldiak, jardunaldi monografikoak, Nazioarteko Zinemaldian "Sebastian" saria ematen du, e.a. Gure eskubideak defendatzeko garrantzi handikoak diren esparruetan hainbat jarduera eta ekimen bultzatzen ditu GEHITU-k. Bazterketaren aurka ere lan egiten du, batez ere komunikabideetan, erakunde publikoen aurrean eta hezkuntza-arloan.

GEHITU Estatuko Lesbiana, Gay, Trasexual eta Bisexualen Federazioko kidea da, Espainiar Estatuko elkarterik garrantzitsuenekin batera, eta hainbat herrialdetako elkarteekin harreman estuak ditu. Halaber, ILGA (International Lesbian and Gay Association) elkarteko, Euskadiko Gazte Kontseiluko eta ADI-ko (Federación Deportiva Ibérica) kidea da.

Eusko Jaurlaritzak Gehitu onura publikoko elkartea dela deklaratu zuen 2006an (Maiatzaren 2ko 88/2006ko Dekretua), eta Donostiako Udalak Hiritar Merituaren Domina eman zion 2004an. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak "Gipuzkoa Giza Eskubideak Saria" eman zion 2009 urtean.

Gainera, Euskal Herriko beste elkarte batzuekin hitzarmena sinatu dugu elkarekintzan aritzeko asmoz: Errespetuz, Chrisallys Euskal Herria, Nazioarteko Amnistia, Les Bascos, Mugen Gainetik, AMPGYL eta EHUko LGTB Ligarekin, hain zuzen.

Helbidea: Zezenbide 9 baxua, (Andretxean)

e-maila: eibar@gehitu.org

Telefonoa: 671152997

Esteka elkartuak

 

http://facebook.com/andretxea.eibar
andretxea@eibar.eus Telefonoa 943 70 08 28

null null