null

Mujeres al Cuadrado

Genero indarkeriak, 1993. urtean Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusian berretsi zen bezala, askatasunak garatzea ekiditen edo zailtzen du eta arriskuan jartzen ditu Emakumeen Giza Eskubideak, haien askatasun indibiduala eta integritate fisikoa.

Nahiz eta emakumeen aurkako indarkeria era eta mota askotakoa izan, denek dute jatorria emakumeok geure jendartean bizi dugun desberdintasun eta menpekotasun egoeran, horrek eragiten baitu desberdintasunean, hierarkizazioan eta konfrontazioan oinarritutako botere harremanak. Horren guztiaren atzean sineskeria, rol, jarrera eta emozio estilo nahasketa izugarria dago, poliki-poliki, sozializatzearekin batera, barneratzen eta egunean-egunean geure egiten joaten garena.

Horren jakitun, Asociación de Mujeres, Mujeres al Cuadrado (M²)  elkartea sortu genuen 2010eko urriaren 22an. Elkartearen helburua indarkeria matxistaren biktima diren emakume guztiei, baita gaur egun elkartea osatzen dugun bazkideei ere, laguntzea, haien ondoan egotea, aholkuak ematea eta haienganako enpatia erakustea da.

Mujeres al cuadradoelkartea indarkeria horretatik bizirik ateratako 3 lagunen bat-egitetik sortu zen. Hiru emakume horiek, suspertze prozesu baten ondoren, indarkeriaren gurpiletik ateratako beste batzuen laguntzaren premia sentitu zuten, beste horiek tratu txar, kolpe, abusu edo umiliazioak urte luzeetan jaso ondorengo errudun, oinaze eta inseguridade sentimenduak beste inork baino hobeto ulertuko zituztelakoan. Erakundeetatik behin eta berriz errepikatzen ziguten “Aterako zara honetatik” esaldia egia zela jakin eta konprobatu beharra geneukan eta gertatzen ari zitzaiguna ez zela gure errua eta ez geneukala zertan aguantatu bere garaian arkumez jantzitako otso bat bikotekide edukitzea erabaki genuelako.

Eta, zer dela eta Mujeres al Cuadrado M² izena? Elkartea osatzen dugunok, eta baita gure laguntza jasotzen dutenak ere, tratu txarrak jasotako emakumeak garelako, MujeresMaltratadas (MM), eta horrez gain, Eibarren indarkeria matxistagatik 1621ean lehenengo salaketa jarri zuen emakumeak Magdalena de Maturana (MM)  izena zuelako.

Sortzaileen bat-egitearen indarretik, eta Eibarko Udaleko Berdintasun Sailaren baldintzarik gabeko laguntzarekin, garbi ikusi genuen beste emakume batzuei ere babesa eman ahal izango geniela, eta horrela hasi ginen gurearen antzeko egoera bizitzen ari ziren emakumeak hartzen, aipatutako sailetik zein Ertzaintzatik bideratutakoak eta baita guregana zuzenean iristen ziren kasu partikularrak ere.

Gaur arte indarkeria matxistaren biktimekin lan egiten espezializatutako profesional baten kolaborazioa izan dugu, elkartea dinamizatzeaz gainera, bazkideei formazioa eskaini diguna; izan ere, badakigu gutxieneko prestakuntza barik ezin izango ditugula antzeman indarkeria zantzu asko edo Leonore Walker-ek planteatutako indarkeriaren gurpila, askotan mantendu eta errepikatu duguna.

Egun, elkarte gisa parte hartzen dugu Genero Indarkeria kasuetarako Ekintza Protokolo Mahaian. Mahai horretan, biktima garen aldetik, objektibotasuna eta errealitatea ematen diegu oraindik ere indarkeriatik ateratzeko suspertze prozesuetan aurkitzen ditugun gabeziei.

Horrenbestez, borrokan jarraituko dugu genero berdintasuna eta indarkeriarik gabeko jendartea errealitatea izan daitezen eta ez utopia.

Erasotzaileak ez du onartuko baina ZUK BAI sentitzen duzu. Zure hizkuntza berbera hitz egiten dugu. Zuri entzuteko eta edozertan laguntzeko prest gaude.” M²

Andretxean aurkituko gaituzu.

Gurekin harremanetan jartzeko: m2eibar@hotmail.com

Facebook: https://www.facebook.com/mujeres.alcuadrado?fref=ts

 

http://facebook.com/andretxea.eibar
andretxea@gmail.com

null null