null

2017ko udazken Jabetze Eskolako ikastaroak

Hemen zaude:Hasierako orria > Eibarko Jabetze Eskola > 2017ko udazken Jabetze Eskolako ikastaroak

JABETZE ESKOLAREN IKASTARO BERRIAK: 2017KO UDAZKENA

2017ko udazken-Jabetze Eskolako ikastaroak
2017ko udazken-Jabetze Eskolako ikastaroak

(Handitzeko irudiaren gainean sakatu)

Izena emateko epea irailaren 29an bukatuko da. 

Matrikulak Andretxean eta Pegoran, ohiko ordutegian, egin daitezke. 

Informazio gehiagorako: 943 70 08 28 andretxea@gmail.com 

AUTOAREN OINARRIZKO EZAGUERA ETA INGURUNEAREN KONPONKETA TXIKIAK

Formatzailea: Begoña Gonzalez

Noiz:  urriak 18 eta 25, azaroak 8, 15, 22 eta 29 eta abenduak 13, ASTEAZKENAK

Ordutegia:10:00—12:00

Tokia:ANDRETXEA

Iraupena:14 ordu

Hizkuntza: Gaztelera

Tailer honetan autoaren oinarrizko funtzionamendu mekanikoa ezagutuko dugu, zalantzak argituko ditugu eta kotxea baldintza onetan mantentzen ikasiko dugu. Gainera, gure ingurunearen oinarrizko elementuak konpontzen ikasiko dugu: paretak, ateak, leihoak, sarrailak, hezetasuna, lanparak, tiraderak …

BIZITZARAKO PSIKOLOGIA PRAKTIKOA

Formatzailea:  Miriam Herbón

Noiz: urriak 19 eta 26 eta azaroak 9, 16 eta 23, OSTEGUNAK

Ordutegia:10:00—13:00

Tokia:PORTALEko ikastaro-gelan

Iraupena:15 ordu

Hizkuntza: Gaztelera

Emakumeen ahalduntze pertsonalerako eta kolektiborako prozesuak sustatzea, duten genero kontzientzia handitzeko, beraien mundu emozionalera iristeko eta hura kontrolatzeko, autonomia areagotzeko eta baldintzak hobetzeko.

ANTZERKI– JOKO IKASTAROA

Formatzailea: Rosa Martinez-Alcocer

Noiz: urriak 19 eta 26, azaroak 2, 9, 16 eta 23, eta abenduak 14 eta 21, OSTEGUNAK

Ordutegia:19:00—21:00

Tokia:PORTALEko areto nagusian

Iraupena:8 ordu

Hizkuntza: Gaztelera

Ikastaro honek garapen pertsonalerako espazioa eskaintzen du, antzerkiaren bitartez gure barnera begiratzeko, gure burua baldintzarik gabe maitatzeko eta geure buruaz gozatzeko. Era ludikoan, gure potentzialaren kontzientzia hartzeko aukera baita.

EROTISMOA ETA AUTOEZAGUTZA

Formatzailea: Clara Wolfram

Noiz: urriak 28 eta azaroak 11,

LARUNBATAK

Ordutegia:10:00—13:30, 16:00—20:00

Tokia:PORTALEko dantza lekuan

Iraupena:14 ordu

Hizkuntza: Euskera

Tailer honetan erotismoaren gainean ditugun pentsamenduak eta emozioak elkarrekin hausnartu eta aztertuko ditugu, hainbat “genero aginduetatik” askatzeko. Eta, gure alderdi erotikoa esnatzeko ariketa praktikoak egingo ditugu, horiek gure eguneroko bizitzara eraman ahal izateko eta gure burua hobeto ezagutzeko.

AUTODEFENTSA FEMINISTA

Formatzailea: Isabel Bernal

Noiz:  azaroak 4 eta 5, LARUNBATA ETA IGANDEA

Ordutegia:Larunbatan 10:00—13:30 eta 16:30—20:30 eta igandean 10:00– 13:00

Tokia:PORTALEko dantza lekuan

Iraupena:10,5 ordu

Hizkuntza: Gaztelera

Ikastaro honen bidez erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu , eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten. 

 

http://facebook.com/andretxea.eibar
andretxea@gmail.com

null null