null

2018ko Udaberriko ikastaroak

Hemen zaude:Hasierako orria > Eibarko Jabetze Eskola > 2018ko Udaberriko ikastaroak

UDABERRIKO JABETZE ESKOLAKO IKASTARO BERRIAK!!!!!

2018ko Udaberriko ikastaroak
2018ko Udaberriko ikastaroak

(Handitzeko irudiaren gainean sakatu)

EMAKUMEEN JABETZERAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK

 

Berriro ere gonbidatu nahi zaitugu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu

MATRIKULAK:

Andretxean eta Pegoran egingo dira.

Izen-emateko epea 2018ko otsailaren 1ean zabalduko da eta martxoaren 9an itxiko da

Andretxean azken izen-emate eguneko 13:00ak baino lehen egingo dira eta Pegoran azken eguneko 14:30ak baino lehen

ANIMATU PARTE HARTZERA!

INFORMAZIO GEHIAGO:

Andretxean, Zezenbide kalea, 9 Baxua

943 70 08 28

andretxea@eibar.eus

Facebook: Andretxea Eibar

 

EMAKUME GAZTEENTZAKO AUTODEFENTSA IKASTAROA

Ikastaro honetan eraso sexistak identifikatzen ikasiko dugu. Eta, erasoen aurrean erantzun mekanismoak eta jarduerak ere ezagutuko ditugu, errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako erlazioak sustatzeko.

Egunak:  apirilak 7 eta 8, LARUNBATA eta IGANDEA

Ordua:  larunbatean, 10:00 – 13:30 eta 16:30 – 20:30; igandean, 10:00 – 13:00

Hartzaileak:  14 – 20 urte bitarteko emakume gazteak

Tokia: Portaleko dantza-gela eta ikastaro-gela 

Iraupena:  10,5 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Isabel Bernal

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €.

 

Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

ITURGINTZA ETA ELEKTRIZITATEA

Tailer honetan eguneroko espazioetan egin behar izaten diren konponketak egiten ikasiko dugu. Arriskuei aurre egiteko oinarrizko ezaguerak lortuko ditugu, eta elementu eta aparatu ohikoenak zuzen erabiltzeko prestatuko gara. Gainera, kontsumoan aurrezteko eta birziklatzeko kontu praktikoen berri izango dugu.

Egunak:  apirilak 11, 18 eta 25 eta maiatzak  9, 16 eta 23, ASTEAZKENAK

Ordua:  10:00 - 12:00

Tokia:  Andretxea                                                           

Iraupena:  12 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Begoña Gonzalez

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €.

Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

GURE EGIAK JOSTEN: EMAKUMEEN MEMORIA HISTORIKOA ERAIKIZ

Memoria ofizialak emakumeek dituzten oroitzapenak marjinatu edo baztertu egiten ditu, bai gatazka nagusietatik, bai bestelako gatazka eta bizipenetatik. Beraz, ezinbestekoa da emakumeen narratiba propioak lantzea, emakumeen historia eta bizipenei balioa emateko; ez soilik beren autoestimurako, baita ahalduntze indibidual eta kolektiborako ere. Hori da tailer honetan egingo duguna, gure memoria historikoa elkarrekin eraikiko dugu.

Egunak:  apirilak 20 eta 21, OSTIRALA eta LARUNBATA

Ordua:  ostiralean, 16:30 – 21:00 eta larunbatean, 10:00 – 13:30            

Tokia:  Portaleko Batzar Toki B

Iraupena:  8 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Zuriñe Rodriguez (Sudergintza koop. Elkarte txikia)

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €.

Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

BIZITZARAKO PSIKOLOGIA PRAKTIKOA

Tailer honetan landuko ditugu, beste gai batzuen artean, autoestimua, asertziozko komunikazioa, maitasuna eta sexualitatea; hori guztia emakumeek bere burua zaindu dezaten eta ahalduntze pertsonala zein kolektiboa eskura dezaten.

Egunak:  maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31, OSTEGUNAK

Ordua:  17:00 – 20:00                                                                       

Tokia:  Portaleko ikastaro-gela                         

Iraupena:  15 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Miriam Herbón

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €.

Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

SOINU-EKIPAMENDUAK ERABILTZEKO OINARRIZKO IKASTAROA

Ikastaro honetan ekipamendu errazak instalatzen ikasiko dugu; eta hitzaldi eta mahai-inguruen gisako ekitaldiei zein DJ edo formatu txikiko musika-taldeen saioei soinua jartzen.

Eguna:  ekainak 2, LARUNBATA

Ordua:  11:30 – 13:30 eta 16:00 – 18:00                                         

Tokia:  Portalean

Iraupena:  4 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Arantxa Vicedo

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €.

Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

 

http://facebook.com/andretxea.eibar
andretxea@eibar.eus Telefonoa 943 70 08 28

null null