null

Sarrera

Hemen zaude:Hasierako orria > Historia > Sarrera

ANDRETXEAren jatorria...

Eibarren, 80ko hamarkadaren hasieran, emakumeak interes komunen inguruan biltzen eta elkartzen ziren (Egizan, Goi-argi, Marimatraka-feminista taldea, Urkilora).

Elkarte horietako batzuek eta Eibarko Udalak parte hartze kontseilu bat sortu zuten. Kontseilu horrek Emakumearen Mahaia izena hartu zuen eta 1999. urtean Udalbatzak aintzat hartu eta onartu zuen emakumearen arloko politikak hiri mailan garatzeko toki-administrazioaren baliabide aholkulari eta kontsultibo gisa. (1999ko maiatzaren 5eko GAO 82 zk.)

2004ko martxoan, Udalaren, Emakumearen Mahaiaren eta genero berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteen ordezkariek 2004ko Emakumearen nazioarteko eguneko ospakizuna aprobetxatu zuten Andretxea, Eibarko Emakumeen lokal berria, inauguratzeko. Zentroa Zezenbide kalean dago eta hainbat jarduera biltzen ditu.

Lokal berrian egin zen lehenengo bilera Emakumearen Mahaiarena izan zen, eta batzar haren helburua hurrengo sei hilabeteetan egingo ziren jardueren egitaraua osatzea izan zen. Eibarko Emakumeen lokala ezaugarri hauek dituen Debabarreneko lehena izan da.

Une hartatik, Andretxea elkarte desberdinek partekatu duten gunea izan da. Gaur egun bertan elkartzen dira: Pagatxa, Lacasiun, Safa, Altzoa, Defibel eta Mujeres al Cuadrado. Emakumearen Mahaiak ere gune honetan batzen jarraitzen du, eta lehen aipatutako elkarteez gain, hainbat emakume independente ere joaten da.

Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak jendartetik ezabatzeko Administrazioek eta Estatuko, Autonomia Erkidegoko zein udaletako politikek eman duten bultzadari esker, apustu garbia egin da honelako gune kontsultiboak bultzatzeko. Hori dela eta, oraindik ere herritarrei Andretxea ezagutarazteko eta informazio eta formazio zentro bat eskaintzeko lanarekin jarraitzen da. Honen guztiaren helburua izango da eguneroko bizitzan emakumeen eta gizonen artean berdintasun-harremanak gertatzea eta ez botere-harremanak.

 

http://facebook.com/andretxea.eibar
andretxea@gmail.com

null null